martes, 13 de octubre de 2009

Hona hemen Billabong Pro Mundakako bideo bat




Gertu da Surf Txapelketa

Billabong Pro Mundaka,ASP WCT zirkuituak Europan ospatzen duen proba garrantzitsuenetarikoa da.

I. madariaga
Billabong Pro Mundaka 09ko antolatzaileek jakitera eman dutenez, urriaren 5etik 17ra iraungo duen surf txapelketarako xehetasun guztiak prest dira dagoeneko. Urtero urtero, Mundakan ospatzen den Surf Txapelketa ospetsua, Asp World Championship Tourreko Munduko Titulua eskuratzeko geldialdi erabakitzailea da. Liga honetan, munduko 45 surflari onenak parte hartzen dute eta aurten, Mundakako txapelketan, 340,000 dolarreko diru-boltsa egongo da saritan.

Nondik norakoak
Aurten, Billabong Pro Mundaka, urriaren 5ean hasiko da tradizio bihurtu den ohorezko Aurreskuak ekitaldiari ofizialki hasiera eman ostean. Beti bezala, Txapelketa meteorologia iragarpenek baldintzatzen dute eta momentuz, itxaronaldi epea urriaren 5etik 17rakoak izango dela adierazi dute antolatzaileek.
Iaz, olatuak zirela eta, hondartza alternatiboa Sopela izan zen eta horrela izango da aurten ere. Surf Txapelketa Mundakan edo Sopelan ospatuko den erabakitzea, ASPko Lehiaketa Zuzendariaren eta parte hartuko duten surflari profesionalen bozeramailen esku egongo da.
Billabong Pro Mundakak ezinbesteko papera jokatzen du Asp World Championship Tourrean. Izan ere, iaz gertatu bezala, zirkuitua amaitzeko proba falta zirelarik, Mundakatik munduko txapelduna atera zen.

Parte-hartzaileak
Billabong Pro Mundaka 09an mundu mailako surfing-eko eliteak parte hartuko du. Horien artean, nazioartean ezagunak diren riders-ak batzuk daude: Joel Parkinson, Taj Burrow, Tiago Pires Kelly Slater eta Mixk Fanning besteak beste.
Horrez gain, ekitaldian hiru gondidatu berezi egongo dira: Billabong taldeko Hodei Collazo eta Marcos San Segundo zarauztarrak eta Dean Bown surf promesa australiarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario